Apoarmatuaz hitzegitea da, memoriak eta bideak elkarrekin topo egiten duten punduan. Memoriak itsuak dira, bideak eternoak. Demagun bide hauetako bat hartzen dugula, ifarralderantz. Zoroetxe bat dago ibai hegalean, elurpean. Edo diamante formako gartzela bat, hain da zaila zehatz adieraztea. Neguak izan ginen oro eraman nahi duela dirudi.