Zulo bat uretan
Zulo bat uretan
2008, nobela
208 orrialde
978-84-92468-01-0
azala: Lander Garro
Iņigo Aranbarri
1963, Azkoitia
 
2018, narrazioak
2014, nobela
2011, nobela
2006, saiakera
2000, poesia
1998, poesia
1997, kronika
1994, nobela
1989, poesia
1986, poesia
 
Zulo bat uretan
Iņigo Aranbarri, 2008

Itoizko urtegia betetzeko herriak husten ari dira Longidan eta Artzibarren 2003ko udaberrian. Bizidunekin batera kanposantuetako hilak ere atera egin behar ordea. Horretan ari da Maite Andueza antropologo-forentsea, Oscar Iriarte argentinarraren laguntzaz, bertakoak izan zirenen gorpuzkinak berreskuratzen urak betirako irentsi baino lehen.

      Iņigo Aranbarriren bigarren nobelak Imanol Arellano du narratzailea, “Historiaren zabortegiak irentsi aurretik” edertasunak zikindutako istorioak biltzea maite duen kazetaria. Denbora kontra jarri zaion ikerketan murgildua, jakin dituenak idazteko premiak larrituta dauka, lurpean ezkutatuta dagoena azalera ekarri ezean erreportajeko kontakizunak ezin frogatuzkoak bihurtuko baitira urpean.

kritikak:
Zulo bat uretan, Goizalde Landabaso, Radio Euskadi, 2008-04-27
«Samurra da joanarekin lana. Batzuetan min apur bat senti daiteke lerro artean, kazetaria ikerketan barneratzen den heinean sentitzen da. Baina Maiterena begitandu zait erakargarriena, iraganari eusteko indarra, amorerik ez emateko irmotasuna».
Pirotekniarik gabe, Beņat Sarasola, Berria, 2008-05-04
«Irudipena dut ez ote garen apur bat exageratzen ari; Zulo bat uretan ez da nobela erraz-erraza izango, baina uste dut pazientzia apur batekin lasai asko eta arazo larririk gabe irakur daitekeela».
Hezurren aldarria, Javier Rojo, El Correo, 2008-05-31
«Aberatsa eta distiratsua da bere estiloa, baina irakurlea neka lezakeen barrokismora heldu gabe. Arrisku bakarra ikusi diot: irakurleren batek, memoriaren gaiak nekatua duelarik, bazterrean uztea, merezi duen arreta eskaini gabe».
Historia ez, memoria, Aritz Galarraga, Gara, 2008-05-31
«Kontatzen dena interesantea bada, interesagarriagoa da nola kontatzen den: garbi, zehatz, harira egiten du narrazioak. Ez pentsa, haatik, dena murtxikaturik eman zaigunik, irakurleak berak osatu beharko baititu askotan iradoki edota, zuzenean, jan egiten direnak».
Zulo bat uretan, Itziar Madina, Beterriko Liburua, 2008-06-15
«Laidoa zintzurretik goiti jalgi zait, gurguri gordin. Laster, bihotz hantuak ezin atxikizko malkoak mateleratu dizkit. Sartagudako fusilatuen emazte eta alabak mintzo, irratian. Juana Ardanaz Iņigo Aranbarriren lumak sortu pertsonaiaren duintasuna ezagutzen da haien ahotsa daldartietan».
Gure barne zuloak betetze aldera, Mikel Asurmendi, Irunero, 2008-12-11
«Historiako hiru istorio harilkatzen dira liburuan, historiako istorioak dira literaturarenean. Historiaz harago edo honago, lurraren deskribapena da istorioaren baloreetako bat. Lurra inportantea izanagatik, lurra zapaldu zutenek eta dutenek osatzen dute historia eta istorioa alabaina».
Mikrokritika bat, Iban Zaldua, Volgako batelariak, 2009-05-20
«Jauziek, hutsuneek eta flashbackek maiz apurtzen duten itxura eman arren, hari nagusiak nahiko modu linealean daude antolatuta, eta inolako zailtasunik gabe jarraituko ditu irakurleak».
Hezurrak eta gezurrak iraganaren uretan, Amaia Serrano Mariezkurrena, Argia, 2017-09-10
«Oroitzapenak eta hausnarketak bidea urratuz doaz eleberrian, ura nola. Pertsonaien gogoetok ezagutu ahala, haien alderdi makurrak agertuko dira, baita bestelako arazo sozialak, historikoak eta familiarrak ere».