Akordu tristeak
Arratsalde batez, Gaztelako hartan
dirdiran zela eguzkia
leku haietan beti dirdiratzen duen eran
argi, erregarri eta harro,
barka nazala, ez baita huraxe
jendea erretzeko modua
eta halako indarrez ihartzeko
errubako landare gaixoa
iturria, erreka egarrituak
Arratsalde batez, ai nolako tristurak
jo ninduen etoi
halako zakardadean!
Non dut ordea bazter jo
neure artean, zerura begira
lurrera ez begiratzearren
Zerua, hori bai
nola-halako urdina baitzen
hemen dugunaren antzekoa
Lurra berriz... ene Jainkoa!
Jauna, ba ote liteke
hura zuk egina izatea?
Baina, zertarako harritu honela
zuk egiten dituzun gauzak
ez badituzu inoiz egiten oker?
Halako ordoki tristeak egin zenituen
baina zuk, Jainko errukitsua,
gaztelarrentzat zenituen egin bakarrik
Ai, usoa bere habian
untxia bere zuloan
arima bere gozoan
Horretan ari nintzen
arratsalde hartan
malenkonia beltzeko akorduan
Eta bitartean, ikusten nituen
eguzkiak zuritzen zuen lurraren
ordoki zabal berdina
pinudi luze nekatuaren
orban beltz azkenbakoa
herriaren kolore errea
eta lurraren eta firmamentuaren artean
haizeak harrotzen zuen
hauts trinkoa ziren hodeiak
Basamortuaren eredu jatorra
txingar hats berekoa
erretzeko amorru berdina!
Mandoak urruntzen
zezenak hurreratzen
ardia eri marraka
Eta erretako arantzan
suzko eguzkian urtua
pausatu zen txoriñoa
Ene Jainkoa!, nolako arrangura astuna!
Tristurak ninduen zamatzen
bizirik lurperatu banindute bezala
Lur ederraren mina,
senda itzazu zure hezetasunaz
negarretan den arimaren penak
Laino gaiztotan bildutako
erreka egarritu honek
kalentura ematen du, hotza ematen du
Bat-batean kantua entzun
itolarrian jartzeraino
hunkitu ninduen kantua
Galiziakoa zen kantua
gure alalá horrek eragin
nire bihotzari taupaka
Pilpira berezian
ezti maitasun onean bezala
anker atsekabean bezala!
Hautsez eta izerdiz estaliak
igitaia bizkarrean lasterka
eremu mortu haietan barrena
segalari talde bat...
Eta haiek ziren, haiek izan
kantatzaile sorginak!
Adio, erretako pinudiak!
Adio, suak kiskali lurrak
eta soildu muinoak!
Bildu nituen begiak eta orduan ikusi...
iturriak ikusi, larreak eta ibarrak
nire orpora etzanak
Baina berriro zabaldu nituenean
bakardadez hil behar baten
eman nion negarrari
Eta ez nuen negarra atertu
behin ere, Gaztelatik
eroan behar izan ninduten arte
Eroan ninduten, bertan
ez nintzaten lurperatu behar
Tristes recordos
Unha tarde alá en Castilla / brilaba o sol cal decote / naqueles desertos brila. // Craro, ardoroso e insolente, / con perdón del, pois n’e modo / aquel de queima-la xente, // e secar con tales bríos / a probe inxeliña pranta, / a fonte, os sedentos ríos. // Unha tarde, ¡ouh, que tristeza / me acometeu tan traidora, / véndome en tal aspereza! // ¡A donde vin a parar!, / pensaba mirando o ceo / para a terra non mirar. // Por que o ceo era, eso si, / un máis ou menos azul / como o que temos aquí. // Mentras que a terra, ¡bon Dios!... / Señor, ¿posibre será / que aquela a fixeses vós? // Mais, ¿por que estrañarme tal / se as cousas que vós facés / jamás as facedes mal? // Fixestes tan tristes llanos, / mais fixécheos, Dios cremente, / soio para os castellanos. // ¡Ai!, cada pomba ó seu niño, / cada conexo ó seu tobo, / cada ialma ó seu cariño. // Aquesto me eu repetía / naquela tarde, recordo / de negra malencolía. // E namentras, contempraba / da igual, extensa llanura / a terra que branqueaba, // do largo pinar cansado / a negra mancha sin término, / do puebro o color queimado, // i antre o chan i o firmamento / as nubes de denso polvo, / que iba levantando o vento. // Do deserto fiel imaxe, / ¡co mesmo alento de brasa, / co mesmo ardente coraxe! // Ó lonxe o mular pasaba, / viña a tourada máis preto, / a ovella enferma balaba. // E no xa queimado espiño, / fuxindo do sol ardente / pousábase o paxariño. // ¡Dios mío, que ansia cativa! / Pesaba en min a tristeza / cal se me enterrasen viva. // Lembranzas da terra hermosa, / calmá ca vosa frescura / as penas da alma chorosa. // Porque ese sedento río / envolto en malinas brétemas, / dá callentura, dá frío. // De pronto oín un cantar, / cantar que me conmoveu / hasta facerme acorar. // Era a gallega canzón, / ¡era o alalá!... que fixo / bater o meu corazón // con un estraño bater, / doce, como o ben amar, / fero, como o padecer. // De polvo e sudor cubertos / ca fouce ó lombo, corrían / por aqués campos desertos, // un fato de segadores... / ¡I eran eles, eran eles / os meigos dos cantadores! // ¡Adios, pinares queimados! / ¡Adios, abrasadas terras / e cómaros desolados! // Pechei os ollos e vin... / vin fontes, prados e veigas / tendidos ó pé de min. // Mais cando a abrilos tornei, / morrendo de soidades, / toda a chorar me matei. // E non parei de chorar / nunca, hastra que de Castela / ouvéronme de levar. // Leváronme para nela / non me teren que enterrar.