Erresistentziarako gorputzak: bollerak
Erresistentziarako gorputzak: bollerak
2023, saiakera
108 orrialde
978-84-19570-02-4
editorea: Jule Goikoetxea
Eva Perez-Pons
 
 

 

Esker onak

 

      Lehen lerro hauek prozesu honetan bidaide izan ditudan lagunei eskaini nahi dizkiet. Ira Pereirori, horren beharrezkoak izan ditudan irakurketa kolektiboak egiteko denbora hartzeagatik. Jone Hernandezi, testua birpasatzeagatik eta aurrera egitera animatzeagatik. Jule Goikoetxeari, Lisipe bildumaren parte izateko nirekin konfiatzeagatik eta ikerketan jarraitzeko materiala helarazteagatik. Eta Marta Luxáni, hasieratik alboan egoteagatik eta hitzaurrea egiteko prestutasuna agertzeagatik. Zuen gertutasunak oso babestuta sentiarazi dit. Eskerrik asko.

      Eskerrik asko ere urte hauetan guztietan inguruan izan ditudan bollera eta feminista guztiei, zuekin loratu naiz.