Erresistentziarako gorputzak: bollerak
Erresistentziarako gorputzak: bollerak
2023, saiakera
108 orrialde
978-84-19570-02-4
editorea: Jule Goikoetxea
Eva Perez-Pons
 
 

 

3.
Bollera gorputza:
Emakumearen mitotik
agentzia sexualera

 

      COVID-19ak agerian utzi du Mugimendu Feminista denetarikoek salatu duten zaintzen krisia. Krisi horren erroak lotura zuzenak ditu arestian aipatutako derrigorrezko heterosexualitatearekin, hori baita eremu pribatua eta publikoa banatzeaz arduratzen den egitura. Heteropatriarkatuaz hitz egitean, gizarte modernoan heterosexualitateak duen rola nabarmendu nahi dut, bereizitako eremu bietako bakoitzean arduradunak ezartzen baititu; emakumezkoak pribatuan eta gizonezkoak publikoan. Hau da, subjektu politiko izateko eskubidea dutenak eta politika egiten dutenak.

      Atal honetan xx. mendeko 70eko hamarkadatik aurrerako teorialari lesbofeministen hainbat ekarpen plazaratuko dira, helburu izan dutenak eremu pribatu eta publikoaren arteko banaketarekin amaitzea desiratik eta sexualitatetik abiatzen diren estrategien bitartez. 70eko autoreak dakartzat hona, autore horiengandik ulertzen ditugulako gaur egun patriarkatua, familia modernoa, bakea, gatazka, espazio publikoa eta pribatua, desira zehatzen eragina norbanakoaren eraikuntzan, gorputz eta praktika zitalen premia normaltasunaren eraikuntzan, zapalkuntzak bermatzeko beharrezkoa den gorputzen eraikuntza materialaren lehenestea eta hizkuntzaren bitarteko agentzia-zioa edo agentzia-hartzea.