Erresistentziarako gorputzak: bollerak
Erresistentziarako gorputzak: bollerak
2023, saiakera
108 orrialde
978-84-19570-02-4
editorea: Jule Goikoetxea
Eva Perez-Pons
 
 

 

4.
Parte-hartze politikoaren izaera

 

      Agenda ofizialekiko erreaktibotasuna gainditzeko eta agenda propioak sortzeko politika kolektiboen barruan sartuko litzateke talde eta filosofia antimilitaristetan maiz erabili izan den “ekintza zuzen ez-biolento” kontzeptua. Kontzeptu honek ez du zertan erasoa bere ekuaziotik kanporatzen halabeharrez, eta “ez-biolento” hitza ez da “bake” hitzaren sinonimo. Ideia nagusia zera da: ekintza zuzen ez-biolentoa bizitza bizigarrien aldeko borroka da. Horretarako, bizitza sozialerako beharrezkoak diren loturen eta baldintzen inguruko adostasun kolektibo bat beharrezkoa da, hain zuzen ere, bizitza bizigarriak aldarrikatzen ditugunean zeri buruz ari garen jakiteko eta huraxe defendatzeko. Atal honetan, ez-biolentziaren oinarrian indibidualismoarekiko kritika dagoela azalduko da, interdependentziari eraso egiten dioten indarrei aurre egiteko estrategia baita.