Erresistentziarako gorputzak: bollerak
Erresistentziarako gorputzak: bollerak
2023, saiakera
108 orrialde
978-84-19570-02-4
editorea: Jule Goikoetxea
Eva Perez-Pons
 
 
Erresistentziarako gorputzak: bollerak
Eva Perez-Pons, 2023

Kolonizazioaren hedapenarekin taxonomia arraziala sortu zen era berean, 1868an sortu zituen diskurtso medikoak “heterosexual” eta “homosexual” kategoriak, XVIII. mendetik hona gorputzen hierarkizazioa helburu duen beste formula binario bat ezarriz. Liburuan azalduko denez, sistema normatibo horrek, alde batetik, domestikazioaren beharra du ideal baten iruditeria sortzeko, eta bestetik, ideal horretan sartzen ez denaren kontrako biolentzia ere bai, jendartea kontrolpean izateko. Izan ere, hierarkiek oso ondo funtzionatzen dute sistema bitarretan, eta sexu eta genero bitartasunak ordena sozialaren oinarriak ukitzen ditu zeharo; horren ondo, ezen zisheteroarauaren eskema zurrunetan sartzen ez den jendeak biolentzia fisiko, psikiatriko, polizial eta medikoa pairatzen baitu ahalik eta otzanen mantentzeko eta haien kontura normaren definizioa erreproduzitzen jarraitzeko. Bazterketa eta biolentzia sistemiko horretan kokatuko dira bestetasuna osatzen duten erresistentziarako gorputzak, praktika indibidual zein kolektiboen bitartez egituratuko direnak.

bideoak:
Kultursharea (2023-04-17)
kritikak:
Post-identitateez, Nagore Fernandez, Berria, 2023-05-28
«Saio luzea ez izan arren, informazio eta ideia andana dakartzan ikerlan trinkoa ondu du Perez-Ponsek, asko baitira mahaigaineratzen dituen auziak, oso konplexuak, baina beharrezkoak guztiak».