Isiltasuna
Isiltasuna
Eneritz Artetxe Aranaz
Azaleko irudia: Idoia Beratarbide Arrieta
Diseinua: Metrokoadroka
2020, antzerkia
114 orrialde
978-84-17051-46-4
Eneritz Artetxe Aranaz
1972, Gernika
 
 

 

Biografia

 

Eneritz Artetxe Aranaz

 

Eneritz Artetxe Aranaz Gernikan jaio zen 1972. urtean. Haur Hezkuntzan graduatua da eta bere formakuntzak antzerki zein musika ikasketak biltzen ditu bere baitan.

      Adierazpenaren munduak ume-umetatik erakarri zuen Eneritzen interesa: literaturak, bertsolaritzak, marrazketak eta musikak. Hala ere, lilura gehien eragiten zion eremua antzerkiarena zen, horrek eskaintzen baitzion beste arte forma guztiak uztartzeko parada ezin hobea.

      Horrela bada, ikastolako garaietan Eneritzek edozein ordu libre erabiltzen zuen bere ikaskideekin antzerki txikiak eta inprobisazioak antolatzeko. Hala ere, institutuko ikasketak bukatu beharko zituen antzerki formakuntzarekin hasteko, Basauriko antzerki eskolan lehenbizi eta Philippe Gaulier antzerki pedagogoarekin ondoren, Londresen.

      Eneritz Artetxek antzerkian, antzerki pedagogian, ipuin kontalaritzan eta telebistan garatu du gehienbat bere ibilbide profesionala. Antzerkiari dagokionez, hainbat talderekin zein produkzio ezberdinetarako egin izan du lan, hala nola Maskarada, Gorakada, En la Lona, Arriaga antzokia… Antzerki pedagogo bezala, aldiz, unibertsitate, institutu, antzerki eskola, kultur etxe eta antzerki talde amateur ugarirentzat aritu da lanean.

      Duela zazpi urte Dxusturi Teatroa konpainia sortu zuen, eta haren bidez taularatu ditu Konpota eta Karramarroa bakarrizketak eta zenbait ipuin kontaketa saio.

      Gaur egun Eneritz murgilduta dago Dxusturi Teatroaren hurrengo lanean, baita Lekeitioko Arropaineko Arragua zentroan aurrera eramaten ari den “Espazioa eta gauzak” proiektu pedagogikoan ere.

      Horrez gain, Eneritz Artetxe ehazeko zuzendaritza taldeko partaide da 2016. urteaz geroztik. ehazeren eskutik plazaratu zuen 2019an, hain zuzen ere, Karanbola hirukoitza. Emakumeen presentzia euskarazko antzerki sorkuntzan saiakera.