Isiltasuna
Isiltasuna
Eneritz Artetxe Aranaz
Azaleko irudia: Idoia Beratarbide Arrieta
Diseinua: Metrokoadroka
2020, antzerkia
114 orrialde
978-84-17051-46-4
Eneritz Artetxe Aranaz
1972, Gernika
 
 

 

Gorpuen gaineko dantzaria

 

Askatu da zalduna

dorretik atera

zuhaitz berde zaharrek

ireki bidea.

 

Utzi hitzen aizkora

hartu uren mintzoa

gertatu behar duena

gertatuko omen da

nonork antzinatean

idatzi bezala.

 

Zatoz eder hori,

nire magalera

bihotz bien kantak

motor horren gainean

zerura narama.

 

(laiak koloretako pilulak iruntsi eta ardo botilatik zurrutada batzuk hartzen ditu. Mozkorrik eta balantzaka, hitzen espaziora doa. Ezin du zuzen ibili, hitz egitea ere kosta egiten zaio. Ahal duen bezala hasten du hizketaldia izenak nahastuz eta gaizki ahoskatuz.)