Isiltasuna
Isiltasuna
Eneritz Artetxe Aranaz
Azaleko irudia: Idoia Beratarbide Arrieta
Diseinua: Metrokoadroka
2020, antzerkia
114 orrialde
978-84-17051-46-4
Eneritz Artetxe Aranaz
1972, Gernika
 
 

 

Ama begira ezazu leihotik kanpora

 

Nik ere nahiago nuke

pentsatu

emakume horiek

erotu egin direla.

Horrela,

bat-batean,

arrazoirik gabe.

 

Nik ere nahiago nuke

leihotik kanpora

begira,

gin-tonic pare bat

hartu

eta gorputzak izarez

tapatu

 

Baina kontua

oso bestelakoa da.

Leihoen barnealdean

familien magaletan

gorputzak

apurtzen

zulatzen

karrakatzen gabiltza.

 

Eta horiexek dira

zoroetxeak hornitzeko

giza katxarreria.