Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Teloneraren harrotasuna, Patricia Urrutia
Ama begira ezazu leihotik kanpora
Dxusturiak Izaro irlaren gainean, Eneritz Artetxe Aranaz
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Teloneraren harrotasuna, Patricia Urrutia
Ama begira ezazu leihotik kanpora
Dxusturiak Izaro irlaren gainean, Eneritz Artetxe Aranaz
ISILTASUNA
Pertsonaiak
Laia: 50 urteko emakumea. Antropologoa
Maurizia: 60 urteko emakumea. Laiaren auzokoa
Maddi: 16 urteko neska. Laia eta Gartxoten alaba
Gartxot: 47 urteko gizona. Laiaren senar ohia
Musikari-aztia: Oholtza gainean zuzenean musika jo eta abestuko duen pertsonaia
(Eszenatokia hiru zatitan banatuta dago. Oholtzaren erdigunea zelai batek hartzen du. Eremu hau lorez josita dago, Pina Bausch-en obra batean bageunde bezala. Loreen artean, ordea, etxe barruko altzariren bat ikus dezakegu: eserleku batzuk, adibidez. Zelai loretsu baten erdian dagoen gela bat da eta amets giroa iradokitzen du. Handik eta hemendik hainbat espezietako landareak ikus daitezke, tamaina zein kolore aniztasunez lurrari erabat atxikita. Haien usain hezeak airea astintzen du.
Oholtzaren ezkerreko aldean atril bat ikus dezakegu, hitzaldiak bertan gauzatuko dira. Eskuma aldean, aldiz, musikaren gunea aurkituko dugu, eta laia bertara abiatuko da abesten duen bakoitzean. Eremu honetan musika tresna ezberdinak garraiatzen dituen musikari-aztia aurkituko dugu. Honek soinu lasai, sarkor, bitxiz beteko du taula gaineko espazioa. Eszenetan gertatzen dena bere soinu efektuez lagunduko du zuzenean, soinuen bidez giro ezberdinak eraikiz.
Eszenatokiaren hondoan, gurpildun ate zuri desitxuratu bat ikusten dugu erdi irekita, erdi itxita.
Erditze batean bezala apurka-apurka, emakume bat aterako da ate zulotik. Jantzi atenporala darama soinean, ederra baina soila. laia zelaian zehar paseatuko da, hitzaldiaren espazioa aztertuko du eta azkenik musikaren lekua hartu eta abesten hasiko da.)