Isiltasuna
Isiltasuna
Eneritz Artetxe Aranaz
Azaleko irudia: Idoia Beratarbide Arrieta
Diseinua: Metrokoadroka
2020, antzerkia
114 orrialde
978-84-17051-46-4
Eneritz Artetxe Aranaz
1972, Gernika
 
 

 

Hitzaldia 4

 

laia: Beraz, emakumeen boterea irudikatzen zuen mundu haren deuseztatzeak asko erraztu zuen gaur egun Euskal Herriko zein Europa mendebaldeko hainbat gizartetan indarrean dagoen sistemaren egituraketa: sistema patriarkal kapitalista.

 

      Sistema sozio-politiko hau familia nuklear estandar batean oinarrituta dago.

 

      Familia horren buru gizonezko baten figura jartzen du sistemak emakumezkoaren gainetik, patriarkala izateaz gain heteronormatiboa ere badelako.

 

      Heteropatriarkatu honek badu zerikusia kapitalismoarekin ere, kapitalismoaren helburu nagusia produkzioa delako eta produkzio hori errazteko, betikotzeko eta posible egiteko moldatu zirelako gaur hain hedatuak eta naturalizatuak diren “familia nuklearrak”.

 

(Pantailan Ikeako familien argazkiak edo iragarkietako familia estandarren argazkiak agertu daitezke. Iragarkiren bat ere, zeinean denak mahai baten inguruan pozik eta irribarretsu gosaria hartzen dauden…)