Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Teloneraren harrotasuna, Patricia Urrutia
Ama begira ezazu leihotik kanpora
Dxusturiak Izaro irlaren gainean, Eneritz Artetxe Aranaz
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Teloneraren harrotasuna, Patricia Urrutia
Ama begira ezazu leihotik kanpora
Dxusturiak Izaro irlaren gainean, Eneritz Artetxe Aranaz
Zelai-etxea 3
(laiak gutun bat du eskuetan eta mauriziak ardoa edaten duen bitartean hitz egiten dio.)
maurizia: Erotuta dagoela esan diote. Irudikatu dezakezu?
Hori onartzeko adorea izan, salatzeko indarra bildu eta erotuta zaudela entzun behar. Alkoholik edo drogarik hartu duen galdetu diote komisaldegian, eta ostean, dena asmatu duela erabaki. Umeak erortzerakoan, edo zabuetan jolasean zebilela, egingo zituela zauriak… zure alderdiko kideek ere ez diote sinesgarritasunik aitortzen emaztearen lekukotzari. Oso tipo jatorra dela diote eta behin baino gehiagotan hitz egin duela ezkerraren izenean…
Zer egingo duzue horrekin, Laia? Berri honek argia ikusten badu akabo zure hauteskunde kanpaina.
Piztia bat da. Harrituta nago. Harrituta. Ez dut hitzik. Ze mundutan bizi gara?
laia: Berri honek ezin du gaur behintzat argia ikusi.
maurizia: Hauteskundeak igarotakoan konpondu beharko duzue hau guztia.
laia: Bai, datorren astean…
Duela aste pare bat, errutinazko mamografiak egitera joan nintzen herriko ospitalera. Urtero egiten dut osteratxoa, arriskua dutenen artean kokatzen nautelako.
Nire amak bularreko minbizia izan zuen eta hiru izebak ere bai. Bere ahizpek.
Bularra makinan jarri eta plaka biren artean presioa egiten dizute. Ez nuke esango mingarria denik baina nahiko egoera deserosoa da. Altxa kokotsa, jaitsi oinak, begiratu ezazu ezkerrera…
Bularra presionatzen zuten plaka biek batak bestearekiko ibilbidea egiten zuten bitartean, nire titiburua esnea isurtzen hasi zen.
“Zer da hori?”, galdetu zidan medikuak.
“Esnea dela uste dut”, erantzun nion.
“Esnea?”, mamografia atera eta jakin-minez etorri zitzaidan ondora.
“Esnea da, bai. Zenbat urte ditu zure umeak?”.
“Hamasei”.
“Ez da normala… begiratzera joan beharko zenuke. Arazo endokrinoren bat izan daiteke. Zure gorputzak ez du zertan esnea ekoizten ibili. Zoaz lehenbailehen dagokizun medikuarengana”.
Niretzat hura ez zen bitxikeria bat. Umea izan nuenetik nire bularrek esnea ematen zuten. Beti. Hasieran modu errazago batean eta gero gehiago presionatu beharra zegoen. Baina umeaz erditu nintzenetik, nire bularrek beti esnea eman dute.
maurizia: Esnea…
laia: Bai, esnea. Zu zeren bila etorri zara?
maurizia: Kafe bila.
laia: Ez dut kaferik.
(maurizia etxeko espaziotik ateratzen da, laia jantziz aldatuko da eta musikari-aztiak abestu egingo du.)