Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

UNE GOXO BAKAN HORIEK
Jainkoak erruki direnean
txakurrek atzera jotzen
dutenean,
hi hortxe hago jarrita
Sushi muntaia batean
zotz txinatarrekin eskulanetan
Kirin hartako
bi botila luzeren artean
eta hausnarrean habil patxadatsu
bizirik irten
haizen
infernu-kopuru zenbakaitzari buruz,
seguruenik beste edozeinenak
baino gehiago ez
baina hireak dituk
hire oroitzapenak.
bizirik irtetea oso gauza
xelebrea duk,
eta harritzekoa duk
onik iragaitea
gerra guztietatik,
emakume,
ospitale, kartzela,
gaztaro,
helduaro,
dantza suizida,
ezerezaren
hamarkada guztietatik.
orain Sushi muntaia batean hagoela
auzune galdu batean
herrixka batean,
hi baino lehen iragaiten duk
dena
itsumustuan
filme txar/on
batean bezala.
hortxe zagok
bakezko
sentsazio estrainio hau.
autorik ez
kaletik pasatzen,
hotsik ez.
zotz txinatarrei eutsi diek
gizalditan
eta gizalditan
erabili izan bahitu bezala,
entsaladaren osagai ñimiño bat
bereizi duk
plateraren
ertzean.
hortxe daukak,
sasoi betekoa,
xaloa, dohain jainkozkoa,
kauen dios! hain da estrainioa
bizirik egoteagatik
ondo sentitzea,
ohiz kanpoko ezer
egin gabe
eta horrexen
aintza
sentituz,
hire atzean
abesbatza oso bat
bailegoan,
saihesbideak
edo
heldulekuak
baileuden.
gora zoak grazia
eta lo zaudek
baita ahateak ere.