Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

8 GELA
Nire dentista mozkorra da.
itsumustuan sartu da nire gelara hortzak
garbitzen dizkidaten bitartean:
«hi, kabroi hori! oraindik
idazten al dituk istorio zikinak?».
«bai».
neska erizainari begiratu dio:
«ni eta kabroi hau, biok
ibiltzen gintunan posta-bulegoan lanean
hortxe, terminalaren ondoko eraikuntzan!».
erizainak ez du erantzun.
«begira guri orain! hanka egin geninan
handik; hanka egin genian zulo horretatik,
ezta?».
«bai, bai...».
arineketan joan da beste gela batera.
neskatxa politak kontratatzen ditu,
nonahi daude.
astean 4 lanegun dituzte eta gizonak
Caddy beilegia dauka.
8 gela dauzka egongelaz
gain, guztiz ekipaturik.
erizainak nire gorputzaren kontra jarri du
berea. sinestezina da
bere bularra, izterrak, bere gorputza
nire kontra jarrita. hortzak garbitzen dizkit
eta begien barrenera so egin:
«min egiten dizut?».
«ez ez, aurrera!».
15 minuturen buruan dentista bueltan da:
«aizan, ez luzatu gehiegi!
zer gertatzen da, dena dela?».
«Doktore, gizon honek ez ditu hortzak garbitu
5 urtean. nazkagarriak dira!».
«tira-tira, amaitu berarekin! emaion
beste zita bat!».
korrika irten da.
«nahi al zenuke beste zita bat».
begien barrenera so egiten dit.
«bai», esaten diot.
gorputz osoa utzi du jausten nirearen kontra
eta azken marruska batzuk egin dizkit.
guztira berrogei dolar kosta zait
x-izpiak barne.
baina neskak ez zidan inoiz
bere izena esan.