Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

YANKEE DOODLE
Gaztea nintzen
sabelik ez
alanbrezko besoak
baina sendoak
mozkorturik heltzen nintzen fabrikara
goizero
eta talde osoak baino lan gehiago egiten nuen
nekatu gabe
morroi zahar hura
Sully izenekoa
Sully irlandar zahar txintxoa
baldarra zen torlojoen maneiuan
eta doinu bera txistukatzen zuen
egun osoan:
Yankee Doodle herrira
Zalditxoz zen heldu
Luma bat txanoan iltza
Ta makarroia deitu...
diotenez urtetan ibili da doinu hori
txistukatzen
ni txistukatzen hasi nintzen hain zuzen
berarekin batera
ordu luzeak ematen genituen elkarrekin txistuka
berak torlojoak zenbatzen
nik 8 oin luze zuten argiztapen-hornikuntzarako
fardelak sartzen
hilkutxatan
egunak joan ahala
zurbiltzen eta dardaraka hasi zen
musika-notak galtzen zituen noizean behin
nik txistuka jarraitu nuen
bera egunak galtzen hasi zen
gero astebete galdu zuen
jakin nuen hurrena
zabaldu zuten berria izan zen
Sully ospitalean zegoen
ebakuntza bategatik
2 aste geroago itzuli egin zen makuluarekin
eta emaztearekin
bostekoa eman zien guztiei
40 urteko gizona
erretiro-jaia egin ziotenean
nik galdu egin nuen
izugarrizko
aje bat zela-ta
bera joan ondoren
modu arraroan
jarraitu nuen haren bila
eta konturatu nintzen inoiz
ez ninduela gorrotatu, nik
baino ez nuela
gorrotatu
gehiago edaten hasi nintzen
egun gehiago galtzen
gero ni ere
kaleratu ninduten
ez naiz inoiz kezkatu kale gorrira
botatzeagatik baina huraxe izan zen aldi bakarra
sentitu nuena.