Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

BESTE MOTA BATEKO
ENKONTRU HURBILAK
Joango gara filmea ikustera ala ez?
galdetu zion emakumeak.
tira-ba, esan zuen gizonak, goazeman.
ez diat kulerorik jantziko
horrela txortan egin ahal didak atzamarrez
iluntasunean, esan zuen emakumeak.
hartuko al ditugu arto-krispetak gurinarekin?
galdetu zuen gizonak.
jakina, erantzun emakumeak.
ez kendu kuleroak,
esan zuen gizonak.
zer duk? galdetu emakumeak.
filmea ikusi baino ez dinat nahi,
ihardetsi gizonak.
be’ira, esan zuen emakumeak, kalera
joan nintekek, kanpoan ehundaka gizon
za’ok txoratu e’ingo liratekeenak
ni e’ukitze’atik.
ondo da, esan zuen gizonak, hoa-ba kanpora.
etxean geratuko naun National Enquirer
irakurtzen.
hi putaseme hori, emakumeak, saiatzen
ari nauk harreman esanahitsua
eraikitzen.
ezin dun mailu batez eraiki,
esan zuen gizonak.
joango gara filmea ikustera ala ez?
galdetu zuen emakumeak.
ederto-ba, erantzun gizonak,
goazeman...
Western eta Franklin kaleen artean
gizonak keinukaria jarri
ezkerretara joateko
eta alboko karriletik zetorren gizon batek
azeleratu egin zuen
bidea itxi nahi balio bezala.
balaztak blokeatu ziren. ez zen
istripurik izan baina ia-ia.
gizona biraoka hasi zitzaion beste autoko
gizonari. gizonak biraoak itzuli zizkion.
gizon hark beste pertsona bat zuen auto barruan
berarekin batera. gizonaren emaztea zen.
filmea ikustera zihoazen
haiek ere.