Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

GAIXORIK
Oso gaixorik eta oso ahul egotea oso gauza
bitxia duk.
logelatik komunerako bidea
eta atzera buelta egiteak hire energia oro
xurgatzen dianean
egoerak txantxetakoa bazirudik ere
hik ez duk barre egiten.
ohera bueltan haizenean berriro hasten haiz
heriotzaz hausnarrean
eta betikora heltzen haiz: zenbat eta
beragandik hurrago,
are belztura ttipiagoa antzematen diok.
denbora sobera daukak hormak aztertzeko
eta kanpoan
telefono-zutoinetan pausatzen diren txoriek
garrantzi handia hartzen ditek.
telebista ere bazagok: gizon batzuk beisbolean
egunik egun.
jateko gogorik ez.
janariak kartoi-zaporea zaukak, gaixotu egiten
hau, gaixotu baino
gehiago.
emazte onak jan egin behar duala esaten dik
setati.
«medikuak esan zian...».
ai, nire maitetxo laztana.
eta katuak.
katuek salto egiten ditek ohe gainera eta begira
jartzen zaizkidak.
hortxe geldirik paratzen dituk, eta gero berriz salto
eta ospa.
hau mundua hau, pentsatzen duk: jan, lan egin,
larrua jo,
hil.
zorionez gaixotasun kutsagarria diat: bisitaririk
ez.
baskulak erakutsi egiten zidak
108tik 77 kilora mehetu naizela.
heriotza-esparru bateko gizona ematen diat.
banauk.
hala ere, zorionekoa nauk: atsegin hartzen diat
bakardadean,
sekula ez diat jendetzaren hutsunea sumatuko.
irakur nitzakean literatur-lan handiak baina
literatur-lan handiak
ez zaizkidak interesatzen.
ohean nagok jarrita
kontu hau guztia noiz eta nola
amaituko zain.
gainerako jende guztia bezala
sinpleki.