Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

LEHENGO ESTILOKO PUTA BAT
IKUSI DUT
Kinkiladenda merke hartan
ginebra eta vodka bete pinterdi bi erosten
ilelarua zen
dilindan zihoan marra xuri-beltzeko soineko batetik
belaunen parera jausten zitzaiona
eta orkatila luzeak zituen
eta pittin bat potoloa zen
eta mostradoreko neskak sudurra zimurtu zion
zerbitzatzean
baina puta hura jarrita zegoen horrelakoetara
eta zegozkion buelten zain gelditu zen
eta poltsan eramateko botilen zain
eta puta kalerantz abiatu zenean
astiro abiatu zen
eta jendeek aldizkarien gainetik burua altxatu
eta begiratu egin zioten
eta egunkari-saltokiaren ingurutik zebiltzan mutikoek
begiratu egin zioten
eta autoa aparkatzen ari zirenek begiratu egin zioten
eta ni haren atzetik joan nintzen
eta begiratu egin nion
eta bera auto berde batera igo zen
parket-berdea
zigarro bat piztu zuen,
eta seguru nago gidatu zuela autoa toki
magiko bateraino
eta bertan jendeak beti barrez
eta musika beti airean izango zen
eta edariak onak izango ziren
eta altzariak eta alfonbratxoak eder-ederrak
eta mendiak garaiak
eta belar artean etzanda 3 artzain alemaniar,
eta emakumeak amodioa egitean
zuk jakin egingo zenuen amodioa dela
eta prezioa ez zen bizitzaldi bat izango,
bihurrituz joango zen zigarroaren ke urdina
hautsontzi beltzean
garagardoak eta nahasketek apur bat bustian,
emakumeak bildu-bilduan hartuko zintuen
leopardoak antilopea harrapatzeko duen
ziurtasun berberaz,
eta zu irrikaz egongo zinen
emakumea bainontzian ikusteko
italiar opera horietarik bateko
aria bat kantatzen.