Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

BESARKATU ILUNTASUNA
Nahaspila jainkoa da erotasuna jainkoa da
bake iraunkorrean bizitzea
heriotza iraunkorrean bizitzea da.
agoniak hil egin dezake edo
agoniak bizitza iraunaraz dezake
baina bakea izugarria da beti
bakea gauzarik okerrena da
paseoan, hizketan, irribarretsu, izateko itxurak egiten.
ez ahaztu espaloiak
putak, traizioa, sagarreko beldarra
tabernak, kartzelak
amoranteen suizidioak.
hemen Ameriketan
presidente bat eta bere anaia asasinatu ditugu
beste presidente batek kargua utzi du.
politikan sinesten duen jendea
jainkoagan sinesten duen jendea bezalakoa da:
haizeari zurrupaka dabiltza lastotxo makurretatik.
ez dago jainkorik ez dago politikarik
ez dago bakerik ez dago maitasunik
ez dago kontrolik ez dago egitasmorik.
urrundu jainkoagandik
segi egonezinean
narras egin.