Poema antologia
Poema antologia
Charles Bukowski
itzulpena: Josu Lartategi
1997, poesia
180 orrialde
84-86766-74-5
Charles Bukowski
1920-1994
 
Poema antologia
Charles Bukowski
itzulpena: Josu Lartategi
1997, poesia
180 orrialde
84-86766-74-5
aurkibidea

Aurkibidea

Hitzaurrea, Josu Lartategi

Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)

Dakidan guztia

Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi

Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua

Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz

Toki dotorea

Insomnioa

9 telefono-joaldi

Jainkoari eskerrak kalezuloengatik

Edertasuna birrintzen

Azìan

Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi

Jane-rentzat

Filme zaharrak

Nire idazmakinaren kanta

Komunistak

Miraria

Miraria

Gustukoa nuen

Burla-txoriak zortea opa dit

Burla-txoria

Dutxa

Lehengo estiloko puta bat ikusi dut

Gizon baten emakumea

Erantzuna

Klimax

2. Mundu-Gerra

Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)

A ze picnica

Nor arraio da Tom Jones?

Otoika eguraldi txarrez

Besarkatu iluntasuna

Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte

Konpainia gogorrak

78-12-24

Animalia hilen arimak

Bonbatxo atomiko bat

Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean

Mozkor-gelako epailea

Zaldiak eta ukabilak

Yankee Doodle

Udako andereak

8 gela

Beste mota bateko enkontru hurbilak

Itsasneska

Ostarte franko Frantziako frontean

Gerra etengabe: poemak (1981-1984)

Zaldikia

Gau interesgarria

Lurreko poemen azken gaua

Aizue, begiratu hona

Kaiolan alderrai

Gaixorik

Estralurtarrak

Lasterketatik lasterketara bitartean

Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra

Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

Herioa arratsean

Iluntasunari erronka

Musaren alde apustuetan

Hitzaren zortea

Une goxo bakan horiek

Bihotz irrizalea

Eta orain, zer?

Bukowski-ren lanak

Erosi: 9,71

Aurkibidea

Hitzaurrea, Josu Lartategi

Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)

Dakidan guztia

Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi

Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua

Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz

Toki dotorea

Insomnioa

9 telefono-joaldi

Jainkoari eskerrak kalezuloengatik

Edertasuna birrintzen

Azìan

Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi

Jane-rentzat

Filme zaharrak

Nire idazmakinaren kanta

Komunistak

Miraria

Miraria

Gustukoa nuen

Burla-txoriak zortea opa dit

Burla-txoria

Dutxa

Lehengo estiloko puta bat ikusi dut

Gizon baten emakumea

Erantzuna

Klimax

2. Mundu-Gerra

Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)

A ze picnica

Nor arraio da Tom Jones?

Otoika eguraldi txarrez

Besarkatu iluntasuna

Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte

Konpainia gogorrak

78-12-24

Animalia hilen arimak

Bonbatxo atomiko bat

Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean

Mozkor-gelako epailea

Zaldiak eta ukabilak

Yankee Doodle

Udako andereak

8 gela

Beste mota bateko enkontru hurbilak

Itsasneska

Ostarte franko Frantziako frontean

Gerra etengabe: poemak (1981-1984)

Zaldikia

Gau interesgarria

Lurreko poemen azken gaua

Aizue, begiratu hona

Kaiolan alderrai

Gaixorik

Estralurtarrak

Lasterketatik lasterketara bitartean

Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra

Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

Herioa arratsean

Iluntasunari erronka

Musaren alde apustuetan

Hitzaren zortea

Une goxo bakan horiek

Bihotz irrizalea

Eta orain, zer?

Bukowski-ren lanak

 

 

EGUNAK IHESI DOAZ
BASAZALDIAK BEZALA
MENDIEZ GAINDI

 

Telefonoak jo du eta normalean

sexy-ahotsa duen emakumea izaten da

telefono-konpainiatik niri deika

mesedez telefonoaren ordainagiria ordaintzeko,

baina oraingoan ahots batek dio lasai,

«putaseme hori»,

eta hamaika aldizkariren editorea da,

denak panfleto erlijiozkoak,

nork bere abortua egitekoak,

eta galdetu dit,

«zergatik ez duk deitu?»

eta nik diot, «ez gaituk ondo moldatzen».

«katalisia», dio,

«a’itu duk?»

«a’itu diat», diot,

eta gero diost ikusi nauela

karramarro-hankak eta mandazainak aldizkariko

5. zenbakian

eta hobetuz noala,

eta nik diotsat berandu hasi den bat naizela

eta 42 baino ez ditudanez

oraindik badudala aukera bat hondar-aleak

sakabanatzeko

Abdulah-ren lorategian,

eta berak dio etor hadi

nahi nikek lagun bat ezagutzea

eta nik diotsat eraztun bat emango diodala

hipodromokoa amaitutakoan...

 

larunbata da eta bero dago

eta ziztuan pasa-eta-pasa ari diren gutiziazko aurpegiek

zurbil eta ihar eta ezinean

belaunikarazi nahi naute

lili aitzinean errezoka has nadin

baina horren ordez tabernara noa

bertan laranja-vodka ona lor baitezaket 70 zentabotan

eta jendeak hitz egin ahal baitit,

bihotz bakartien klub handi bat da,

jendea bakarrik ahots bategatik

eta milioi bat dolarrengatik

eta biotarik ezer gutxi jasoz,

eta 9. lasterketan ehun dolarreko zuloa dut

eta morroi beltz koloreko bat hurreratu zait

eta erakutsi egin ditu eskuan

azken irabazlearen txartelak

biolinaren musika antzera,

eta diot

«ederto, ederto»

eta berak, «urdanga zahar pare batekin nagok

eta orain nire bila ari dituk,

baina ni erretiratu egingo nauk, ateak ondo itxi

eta mozkortu egingo nauk».

«ederto», diot, eta badoa

eta orduan nire buruari galdetu diot

zergatik hitz egiten didan niri

beltz koloreko horrenbeste jendek, eta orduan

akordatu naiz

behin taberna batean nengoela morroi beltz batek

behartu egin ninduela

Musulmanak deitzen zen zerbaiten izenean zin egitera;

hitz aldrebes piloa errepikatu behar izan nuen eta

gau guztian ibili ginen edanean,

ordea nik uste nuen adarra jotzen ari zela:

ni ez naiz hona etorri arraza zuri osoa txikitzeko...

horren zatitxo bat besterik ez:

nire burua.

 

«zein gustatzen zaik?» itaundu dit beste morroi batek

eta nik erantzun «3. zaldia», eta berak

«3ak ez dik zer eginik», eta badoa

eta horixe da entzun nahi dudan guztia

eta 20 dolar jarri dut baietz 3ak irabazi,

destorniladorea eskatu edateko

eta azken bihurgunera hurbildu

bertan denbora nahikoa emanez gero

irabazlea antzeman dezakezulako

erasoaldi bortitza hasi baino lehen.

eta bertantxe nago 3a ziztu bizian pasa denean

gorputz bat eta erdi 6aren atzetik,

besteek amore eman dute,

eta estu-estu ari dira, biak gogor dabiltza lasterrean

neke-antzik gabe

baina nik distantzia laburtu behar dut

eta markagailuari eman diot begiratua

6a apustuetan 25-bati dago eta ni 7-bati baino ez nago

eta zorte pittin batekin lortu egin beharko nuke,

eta lortu egin nuen, gorputz baten hiru laurdenengatik,

eta nire buru baitako igelak ilaran jarri eta

jauzika hasi ziren herioaren gainetik

(llipar llabur batez)

eta nik hurbildu eta neure 166 dolarrak eskuratu nituen.

 

bainontzian nengoen garagardo batekin

telefonoak jo zuenean,

«kabroi hori, non hago?»

editorea zen.

«30 minutu barru bertan izango nauk», esan nion.

«ez diat txorradarik nahi, a’itu?, bestela

txikitu egingo haut», diost.

«ederto», diot, «30 minutu beraz».

horrek noski garagardo-pare bat gehiagorako

denbora emango dit.

 

lekua hiriaren atzealdean dago, South Hollywood-en,

ziegatxoa ur-berogailuarekin

komunean, eta liburu-apalategi batek gela-erdia

osatuz: Huxley (Aldous) gehiena, Lawrence

(ez Arabiakoa), eta liburuki eta ontzi mordoa

jolastokiko hor nonbaiteko jendearena

poesia eta nobelaren artekoa

filosofia konbentzionala idazteko

motibazio zein diziplinarik gabea,

eta emakume bat zeukan bertan editoreak

gaztetasunezko poxpolin-puxka,

laranja-argia, kikildu xamarra,

baina lasaia, eta hori ona da,

eta editoreak esan zuen, «laztana,

emaion gizonari garagardo bat»,

eta nik neure azken liburua luzatu nion

eskaintzarekin, «aluaren eta bertsoaren

ezagutzaile fin bati...»

eta berak esan, «potolotzen ari haiz, kabroia,

baina itxura hobea daukak

ikusi hindudan azken aldian baino».

«Parisen akaso?» galdetu diot.

«Pasadena, California», arrapostu berak.

«Faulkner bera ere hilda zagok orain», nik.

«puta nolakoa nahi duk?» galdetu berak,

«begiraiok».

emakumeari begiratu eta garagardoa eskertu nion.

«ostarte franko Frantziako frontean»,

esan nuen.

«ehun eta berrogeita hamar behar diat», esan zidan.

«Jesus», ihardetsi nion,

«nik gauza bera eskatu nahi nian».

«entzun dudanez

Harry andre zaharrarengana bueltatu duk».

«halaxe duk. lan bila. altzariak pintatzen.

haurrak zaintzen.

tabernari eta guzti ibili zuan gau batez».

«Harry? tabernari

«3 orduz baino ez. horiek pasata nekatuta zegoela

esan zian».

«nekatuta?»

«nekatuta hitza erabili zian berak».

«ehun eta berrogeita hamar behar diat».

«nork arraio ez du-ba behar?»

«Faulknerrek ez dik behar», esan zuen.

«neure buruari galdetzen zioat

zer nahaste egin zuen edariekin?!

mantsoago ibili behar nauk...»

 

putak bazituen poema batzuk berak idatziak

eta nik irakurri egin nituen

eta ez ziren txarrak kontuan hartuz bera

beste gauza batzuetarako egina zegoela,

eta gauaren enparaua guztiz aspergarria izan zen,

ukabilka ibili ez, zahartuegia tangorako, tigrea lo

ilunpetan,

eta hitz eman nion editoreari entseiukarrean

hasiko nintzela poesia

modernoaren esanahiaren gainean eta berak

hitz eman zuen ikusi gabe ere

argitaratuko zuela eta nik banekien egundo ere

ez nuela huraxe idatziko.

hitz-emanez bete zen gaua, tigre zahar bat

eta poxpolin bat. Etxerantz egin nuen autoz

saihesbideak hartuz,

komisaldegiari primeran itzuriz,

neurri luzekoak erretzen eta Carmeneko zenbait pasarte

erdikantatzen

oso ilun baitzegoen eta Bizet gidari hobea baitzen

Ludwig baino, ze azkenak burua

gauza garrantzitsuagotan zeukan.

 

etxaurrean aparkatu nuen eta autoaren atea

zabaldu bezain

pronto

atalondoko morroi arraroak esan zuen,

«Aizak, a’ixkidea, garagardo hotzik bai?»

Zorrotik garagardo bat atera eta eskura jarri nion

eltxo-sarean zehar.

«Dolar bat behar diat», esan zuen.

«hara, a ze putada! Nik gauza bera

eskatu nahi nian».

«umore txarrean hago», berak.

«noski», nik, «ez al duk entzun? Faulkner hil egin duk».

«Faulkner? ez al zen hura zezen-plazetako morroia?

ala Pomona-ko

jolas-parkekoa? Ruidoso? Caliente? ezagutzen al huen

mutila?»

«bai, ezagutzen nian mutila», esan nion

eta ondoren eskaileretan gora egin nuen.

Arkansaskoek dioten bezala,

zer-konta ez zuen izan gauaren enparauak,

nora-deitu ordea bazuen nire telefonoak,

zenbaki pare bat,

4 edo 5 zenbaki, zenbait beltz, zenbait zuri,

zenbait zahar, zenbait gazte,

baina buruan nerabiltzanak ospitale zuriak

eta ilunpetako palmondoak ziren,

eta baketsua zen, azkenean baketsua zen,

eta aldizka atzera buelta egin behar izaten duzu

ingurumarira begiratzera, aldizka Ludwig egoten da,

aldizka hormak egoten dira,

aldizka Ernest ibiltzen duzu hausnarrean

eta tiro-hotsak ere bai haren burura zuzenduak;

aldizka joandakoak dituzu hausnartzen

hildako amodioak, hildako loreak,

hildakoak oro, hildako jendea,

izen bat eman dizun jendea,

Floridatik Californiako Del Mar-eraino,

tristezia oro

ergel on-pusken saldo baten desfilean bezala,

ura bizi-bizi estoldatan,

garbitutako galtzerdiak,

jantzi urratuak, urrunera jaurtiak,

ahatetxo itsusiaren mundua

nigandik lasai ihesean

eta nire burua ihesean,

tigre zahar bat,

nazka eginda batailatzeaz.

 

biharamunean ate-hotsak iratzarri ninduen,

eta horregatik ez-entzunarena egin nuen,

sekula ez diot ateari

erantzuten, ez dut inor ikusi nahi,

baina jo eta jo ari ziren temati

eta horregatik jagi eta neure txabusina zahar beilegia

jantzi nuen

logeletatik ahots hilak aditzen ziren

atea zabaldu nuen.

«hona etorri naiz jende minusbaliatuari

laguntza emateko»,

esan zuen neskak, «sartu barrura», esan nuen nik.

neska gaztea zen 19, 20, 21,

nola zabaltzen den Texasko mapa hodeiez gaindi

hala zabaltzen zituen begiak errugabeak,

alfonbra zeharkatu eta eseri egin zen

eta ni sukaldera joan nintzen eta txapa kendu

bi garagardori. koloretako nire arraina ero antzean

ari zen igeriketan.

garagardoekin hurreratu eta, esan nion,

«amodioak betiko behar du izan

lurren higadurak haitzak zelaitzen dituelako

itsasoari untziak kentzen dizkiolako

katuak eta txakurrak eta den-dena

kentzen dituelako».

 

neskak irri egin zuen eta eguna berriro hasi zen

okerrik gabe.