Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

TOKI DOTOREA
Ez da erraza korridoreetan barrena
antxintxiketan ibiltzea
argiak amataturik ateren bat topatzeko esperantzaz
atzetik segika duzula lege likatsua
hilak bailiran segika,
orduan horra hor 303 zenbakia, barrura, katea jarri,
eta orain ate-joka dabiltza eta orroaka,
gero adeitsuki hasi dira zentzuzko arrazoiketetan,
gero erreguka,
baina zorionez
etxejabeak nahiago luke ateak zutik
irautea ni kartzelazuloan
egotea baino...
«... mozkorrak dago barruan
emakumezkoren batekin. abisu egin nion,
ez ditut horrelakoak onartzen,
hau toki dotorea da, hau da...»
handik gutxira aldegin dute;
egizue kontu ez dudala inoiz
errenta ordaintzen;
egizue kontu baimena eman beharko
lioketela gizon bati
edateko eta emakume baten ondoan esertzeko
eta eguzkia irteten
ikusteko.
txapa kendu diot poltsako beste botila bati
eta bera baztertxo batean eseri da
erretzen eta eztulka
New Jersey-ko izeko zahar bat bezala.