Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

GUSTUKOA NUEN
Gustukoa nuen D.H. Lawrence
halako moldez asaldatzen zen non
zirika eta triskantzaka hasten baitzen
esaldi indartsu miragarriz
hitza etzanaraz zezakeen
bikain eta bihurritsu
odol eta hilketa eta sakrifizio-hatsa zen
haren inguruan zegoena
baimendu zuen leuntasun bakarra
bere emazte alemaniar handiari ohantzea egin zionean
izan zen.
gustukoa nuen D.H. Lawrence...
Kristori buruz hitz egin zezakeen
auzoko gizona izango balitz bezala
eta taxi-gidari australiarrak deskriba zitzakeen
hain ondo egin ere gorrota zenitzakeela.
gustukoa nuen D.H. Lawrence
baina pozik nago ez nuelako inoiz ezagutu
inongo tabernatan
te-ontzi ttipi beroa goratzen
bera
eta niri begira
har-zuloen moduko begiokin.