Hitz etena, Eustakio Mendizabal "Txikia"ren olerkiak
Hitz etena, Eustakio Mendizabal "Txikia"ren olerkiak
1992, olerkiak eta bertsoak
150 orrialde
84-86766-40-0
azala: Garbiñe Ubeda
Jon Arano
1961, Itsasondo
 
2002, poesia
1991, poesia
1985, poesia
 

 

GURDI TRAGIKOAN

      (Eustakio Mendizabal-i)

 

Bildotsa hil zuten bezperan

(Ostegun Saindu tristean),

lurrean umil

(zekorra bailitz)

gazte bat asfalto hotzean...

 

Altzairuzko azkazalak,

soinean balen algarak

—«osoro zuri

zagoz Eustaki»,

gure herriak mindura latz!

 

Hozka, gordin, ukabilak,

hamaika laztan fusilak

—«halako orrazi

nork dizu jarri?»,

mozkor odol irauliak...

 

Zulo gazi-gaitzetatik

(hamaika iturrietatik),

a, zenbat herri

(Euskal Herri isil)

doakio hola etzanik...

 

Zekorra gurdi beltzean

—idigurdi tragikoan—

osoro hautsi

zihoan... Beti

ihintza ozpinaz gurean!

 

Gurditik odolak salto

(harri hotzean birao),

ah, zekor horri

zenbat herri isil

zulotatik dohakio...

 

Kutxilo beltzen basoa,

ez al haiz gaurkoz nahikoa?

Horra Eustaki

zekorra iduri,

non zekor bikainagoa?

 

Odol hoien euripean

euskal haziok (benetan!)

ditzagun busti,

beraren gorriz

betikoz jantzi gaitean!

 

Gurdian herri hau preso

(preso izanik ere libro),

bai, zekor horri

aunitz Euskadi

zulotatik dohakio! ! !

 

                  Luis Mari Mujika

                  (Herria eta bideak)