Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
ESAZU ITZ ERDI!
Lazkau: 1966'ko Urrilla'k 26
Zer duzu nai, Aberri!
atxillotuen Erri!
Zer duzu
deiaren-deiez
neri
deika negarrez!?
Zergatik gau ta egun
zaude zu begi illun,
nere
aldamenean
beti
negar batean!?
Gau ixillean ere
or zaduzkat nere
oe-
buruan, beti
beziñ
zurtz, ta negarti...
ene atseden loa
urratzen dun leloa
beti
zure aoan
dezu-
ia gau osoan.
Zertarako nai nauzun
esan zaidazu egun,
eta
zure aldean
nauzu
«amen» batean;
prest bai-nago, zugatik
naizen guzia gaurtik
eman,
ta neke oro
kemen
guziz jasateko.
Itz erdi bat esan ba,
eta or nauzu Ama,
seme
zintzoenak dun
txera
ta maitetasun
beroena baño askoz
anaitasun areagoz,
zure
mende-joputza
lotzen
duan estuntza
apurtzeko, zaiñetan
nik irakiten detan
euskal
odol-gorria
(erri-
zaleen azia!)
noiz-nai ixurtzeko prest.
Ezer gutxi dezaket...
Bañan...
gazte naiz, eta
maite-
miñez beteta
nago. Iskillu onen
suak, indar ta kemen
damait
naizen uts oro
zure
alde galtzeko!
Esazuba itz erdi...
ta or nauzu Euzkadi!