Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
OI, POXPOLIN NERE...!
Lazkau: 1967'ko Epailla'k 26
(Aberri-Eguna)
Gona beltx,
bluxa zurixka,
buruko zuri...
galtzerdi
luze, larruzko
albarka ori...
ta eme
ariñean milla
sorginkeri...
Oi, Poxpolin, Poxpolin,
Oi, Poxpolin nere...!
Kalean zear
arki dut bakar,
pinpilin-pauxa bera baño
askozaz zoragarriago.
Txantxan ariña
bezin berdiña...
xalto ta xalto, irri ta goxo,
inguratu zait niganaño...
Oi, Poxpolin, Poxpolin...
Oi, Poxpolin nere...!
Aitatasunak,
aur-maitasunak
eragin dit seme-miñ otza
ere, lots luken pralle-biotza,
ta uki samurrez,
autsi bildurrez,
luma ariña beziñ eroso,
buruz-gora dut jaso.
Milla loisintxa
aidean egin-da,
muinki goxoz, amar laztan
egin dizkiot ezpaiñetan.
Begiak xabal,
—neri so-apal—,
lotsa ta gogait
gelditu zait,
nere maitasarrearen berri
aur-adiñaz ezin iragarri.
Oi, Poxpolin, Poxpolin...
Oi, Poxpolin nere...
Oi, Poxpolin, Poxpolin,
Euskal-baratzean lore!