Hitz etena, Eustakio Mendizabal "Txikia"ren olerkiak
Hitz etena, Eustakio Mendizabal "Txikia"ren olerkiak
1992, olerkiak eta bertsoak
150 orrialde
84-86766-40-0
azala: Garbiñe Ubeda
Jon Arano
1961, Itsasondo
 
2002, poesia
1991, poesia
1985, poesia
 

 

ZORION-AGURRA

      (Aita maixuaren eskariz, sendi baten izenean,

      ezkondu ziraneko 25garren urtea betetzen zuten

      bikote bati egin nizkion bertsoak)

      Lazkau, Irailla'k 30, urteak 1965

 

Egun aundi ta berdin gabea

gaur ospatzen duzutena,

mundu onetan izan diteken

oroipenik bikaiñena!

Gaur da Jainko aurrean betiko

elkar ziñaten eguna,

eta biziak diraun arteno

ezin aztu ditekena.

 

Gure agurrik txit beroenak

artu bikote maitea!

zoriontsua izan zazute

lur ontako izatea.

Zuen arbola indartsu dago

adar sendotan betea...

Aurreruntz ere bedi zuengan

osasuna ta pakea!