Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
AURTXOAREN BILLA
Lazkau: 1965' eko Lotazilla' k 24
Gaur edo biar datorren
semearen zai dagon
amak baño gogo-bizi-
agoz ziñudan itxedon.
Aurtxo! Lau aste auetan
zure irrikiz, txoro
nenbillen igarleak i-
garria nun idoro.
Jaio-urren ziñala ba-
kar-bakarrik nekian...
Bañan nork esango zuken
borda illun, txikian
arki bear nula Jainkoa
askatxo xar batean
billutsik, otzaz dardarka,
asto-idi artean?
Zure billa nenbilkizun
alaitasun osoaz,
zure galdezka, jauregi-
tako ateak joaz:
—«Esan zaidazu, etxe on-
tako emakumea
zuenean jaio al dan
Jainkoaren Semea.
Bere ondoren nabilki-
o ta ez dut oraindik
jaiotza lekuaren az-
tarnik jaso iñundik».
—«Aurra izateko zai zeu-
den senar-emazteak
arestian oi-eske jo
dizkigute ateak.
Bañan eskupeko bat e-
manda joan dira biak»,
erantzun didate itan-
du ditudan guztiak.
Untzak erdi-itoan da-
dukan estalpe xar au
ikus-orduko uste be-
rriak gogoz jantzi nau.
Ikus-miñak bultzata o-
nuntzaratzean, orra!
Jauregi ederretan bi-
llatzen nuan altxorra,
negu-gorrian billutsik,
abereen erdian,
zurezko aska xarrean
apaltasun aundian!
Nork dazaguke Zugan
Aitaren Seme bakar,
zeru-lurrak utsetik sor-
tu ditun buru-azkar?
Nork desake zaitugula
oron Jaun ta Jabea
Israeli agindu ze-
nikion erregea?
Nork dakuske Aurtxo ortan
Dabideren ondore,
edo-ta Jerusalendar'
en aintza ta adore?
Nork sinetsi Zu zaitugu-
la obendun erria
uztarpetik aterako
digun Adan berria?
Aurtxo ez-gai gerta zera
Jainko utsa ziñana,
our utsa naizen onek ar
dezan Jainko izana!
Mugarik gabea, muga-
dun egin zera, Yabe!
mugadun naizen au izan
dedin mugarik gabe.
Guzien jaun ziñan ta a-
ra or, ezer gabea!
uts-ontzi naizen au dedin
Osoaren jabea.
Oro begi ziñana, gaur-
tik zaitut itsu-mutil,
itsu au dedin bidezko
ikusdunen argi-bonbil.
Ilkaitz Man gaur arte ta
gaur ilkor zera egiñ,
Zuretik asez betida-
nik ilkaitz izan nadiñ!