Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
MINTZA ZAITEZ...!
Lazkau: 1966' ko Jorrailla' k 10
(Pazko jaia)
Mintzatu zaitez gaur mintza,
eliz-dorreko ezkilla,
ta garailearen aintza
nora-nai zabal dedilla!
Zure dilinda ozenez
urra zazu gau ixilla,
Aitak Amasa-gurenez
piztu du-ta Seme illa.
Gizondu baño len zuan
ospe ta aintza guzian
aupa du Aitak zeruan
eseriaz besaulkian.
Erregearen buruntza
ezarri dio buruan,
eta zeru-lurrak gurtza
damaiote lur-zeruan.
Berak lotu bai-du egun,
bien arteko etena;
ta Adanek lortu zigun
gizon denon ondamena,—
—aiza du Gurutz-abean;
ta len zan baño aintzago,
Jainko Aitaren eskubian
oron bitarteko dago.
Mintzatu zaitez gaur mintza,
eliz-dorreko ezkilla,
ta garailearen aintza
nora-nai zabal dedilla!
Lurra sortuz-geroztik gaurdano
entzun ez danaren berri
dezazula iragarri
ludiaren azken-mugaraino:
Yopu-morrontzan,
bizirik illik zetzan
erria nor zan
geroak jakin dezan!
Erri bat bazan, edestiz aundi,
Abrangandik aterea,
obenaren ondorea
beregain zuna, t'ainbat gizaldi,
askatasuna
emango zion Yauna
zetorren eguna-
zai igaro zituna.
Izar-begiak, amets-iduri,
argi zegion antzinan,
Erria argi-eziñan
begia-klixka, lotsaz urduri...
Oraintsu zoli,
aldiz, erdi itzali,
ortzean argi
zegion Israeli.
Gizaldien joan-etorrian
lora zitzaion ametsa,
—sortzetik zuan irritsa—,
suzko-itsas udagorrian
umo gozoko
sagarraren antzeko
biur zaio gaurko
egun-xinta orduko.
Urrun doakio gaua
argi dirdirai igesi,
illeta negar-soñua
duala azken-eresi.
Poz du len-aurra erdi dun
amak baño areago,
etsaien menpetik egun
aske, yarei bai-dago.
Iritxi zaio gaur gero
oroituko dun Pazkoa,
erligioko egi oro
lotzen dun korapilloa.
Mintzatu zaitez gaur mintza
eliz-dorreko ezkilla,
eta Erri onen aintza
noranai zabal dedilla!