Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
GABON-GAUA
Lazkau: 1966'ko Lotazilla'k 24
Gaurko arrats ixillean
nor leiken, bi orduz bederen, jakitun,
«Gabon» itzaren esan-nai
guzia adierazi dezaigun!
Bañan ez dago, ez itzik,
are gutxiago alako jakitunik,
gau onen ezkutukia
giza-argiz ulertu dezaigukenik.
Giza-aragiz jantziak
geranontzat, ziñez, burutu eziña,
Tomas donea bezela
sinismen-argi gabe, itsu bagiña.
Guzia ezerezetik
sortu eta mugarik ez dun Jainkoa,
Gotegunaren egitez,
or dugu giza-aragi-dun aurtxoa,
ta jaiotz arrigarri onek
Pake-gantzuz uki du ludi osoa.
Pakea! Askatasun, egi,
zuzenbide-maitasunezko pakea!,
degu gizarte zapaldu
onen larri-miñezko deadar-eskea.
Erri-zapaltzalle batzun
mendean datzan gizarte gaxoak
oiukatzen dun pakea
ekar digu aurtxo jaio dan Jainkoak.
Arrigarri! Bañan inork
ere ukatu ez dezaken egia!
Maitasunetik darion
pake-gantzuz zar-berritu da guzia,
negu-bildurrez dar-dar zan
agure-xar igartuaren bizia,
udaberriz izerdi ta
kemen berriz, indartu of dan bezela.
Bizia, maitasuna,
Pakea nabari da
zar-gazteen aurpegian
gaurko arrats ixillean.
Gizon-emakume,
zar, gazte eta ume,
berdin gerala dirudi
maitasun batean aundi.
Amaika sendi urratu
berri elkartu oi ditu
Jainkoaren Aingeruak,
eta gure inguruak
pozten ditun Gabon-Gaua'k.
Etxe ta auzoko
gaur dira bilduko
maitasun aundienean
maiaren aldamenean
eltze batetik jateko.
Ark turroi, onek intxaur,
bakoitzak zerbait dakar gaur,
eta mai ingurura
alai bilduko dira
auzoko zar, gazte ta aur.
Atzo ezin-ikusi
ziran langil-nagusi,
elkar-arteko gorrotoz
berriz aztuko dira gaurkoz.
Naiz biar edo etzi
elkar-joko berriz,
gaizkiaz dira ahantzi
Abendu'ko Eguberriz!
Aurtxo-xaloen jolas,
atsekabetuen arnas,
eta guziak Pakera
deitzen gaitun Ama
bai-degu Gabon-Gaua!