Hitz etena, Eustakio Mendizabal "Txikia"ren olerkiak
Hitz etena, Eustakio Mendizabal "Txikia"ren olerkiak
1992, olerkiak eta bertsoak
150 orrialde
84-86766-40-0
azala: Garbiñe Ubeda
Jon Arano
1961, Itsasondo
 
2002, poesia
1991, poesia
1985, poesia
 

 

OI! GURUTZ-DEUNA!

      Lazkau: 1965'eko Azaroa'ren 1'an

 

Bide-txigor ertsia,

ixil ta illuna,

aldatz-gora, gogorra

arantz samin-duna,

nekegarrizko zama,

baldar ta astuna...

Adanek len-obenaz

iriki ziguna...

Bañan zein maitagarri

zeran Gurutz-deuna!

 

Gaizkillen bildurgarri,

lotsakizun aundi,

izan ziñan luzaro

gizaldiz-gizaldi.

Bañan zeru-bidetzat

Kristok ziñun erdi,

eta diraun arteko

ludi onek ludi...

Zu izango zaitugu

maitasun-irudi!

 

Oi!, Ikurrin donea!,

zeruetako giltza,

maitetasun utsaren

opari-oroitza.

Jaso zenun garaille

Jainkoaren Itza,

menperatuz Adanen

oben-zorigaitza...

Gurgarri zera Itun-

Berriko Zugaitza!

 

Zu zaitugu kristauon

bizitzan oñarri,

ta sinismen-itxaro-

penaren pizgarri.

Gai-ontasun iturri

Kristok ziñun jarri,

gizon oron arteko

maitasun-lokarri,

ta zerura garaman

zorion-uztarri!

 

Apal, garbi biziaz,

Kristoren araura,

griña txar guzitatik

nadilla ildura!

Gaizkillen onagaitik

iltzea dut gura,

gurutz-bizitza bidez

sar nadin zerura,

ikus dezadan, ikus

Zugan iltzan Ura!