Hitz etena, Eustakio Mendizabal "Txikia"ren olerkiak
Hitz etena, Eustakio Mendizabal "Txikia"ren olerkiak
1992, olerkiak eta bertsoak
150 orrialde
84-86766-40-0
azala: Garbiñe Ubeda
Jon Arano
1961, Itsasondo
 
2002, poesia
1991, poesia
1985, poesia
 

 

GORESPEN-KANTUZ

      (Aita Mauro’ri, Probintzi’ko Ikuslari izendatu zutenean)

      Lazkau: 1966’ko Azaroa’k 24

 

Gorespen-kantuz, abeslari

gaur pozez nagokizu zuri,

aundi-usterik gabekoa

aupatzen bai-dezu Jainkoa!

 

Berez, serbitzari ixilla

dan biotz-apalaren billa

zabiltz, arrokeri gabeko

anima bai-zaizu begiko!

 

Gela txokoan, otoitz ta lan

beti ari dan nagusigan

ipiñi dezu, Jainkoa,

zure itxaropen osoa.

 

Probintzi guzian ba-dago

au baño jakitunago,

eta izen-ospez aundi

diran amaika nagusi.

 

Bañan, zer ajol zaizu Zuri

ainbeste jakintza agiri,

Goi-jakite ta bizitza

dunaren billa bai-zabiltza?

 

Iñungo titulo gabea,

bañan biotz on baten jabea

beti izan dan mirabea

egin diguzu Ikuslea.

 

Emaiozu bada grazia

gaur-gero dagiken guzia

dedin Zure ta Probintzi guztiko

seme guzion aintzarako!