Aurkibidea
1. EMAKUMEAK FABRIKATIK BUELTAN
3. URTE ZURIAK
Jainko txiki eta jostalari hura
5. OSTIRALAK NEW YORKEN
6. POESIA ETA HUTSUNEA
7. DAUDENAK ETA EZ DAUDENAK
Aurkibidea
1. EMAKUMEAK FABRIKATIK BUELTAN
3. URTE ZURIAK
Jainko txiki eta jostalari hura
5. OSTIRALAK NEW YORKEN
6. POESIA ETA HUTSUNEA
7. DAUDENAK ETA EZ DAUDENAK
DEIA
Deitu dizut ama,
eta ahots sendoz erantzun didazu.
“Sasoian zaude”, esan dizut
jakin gabe ahalegintzen ari zinela.
Ahultzen ari da arnas aparatua,
kimuak zabaldu beharrean ixten.
Eta berri onak eman nahi izan dizkidazu,
eta esan, etorriko zinatekeela bisitan Ameriketara
baina dagoeneko ikusia duzula hau guztia,
hobe arreba joanez gero.
Planak egin ditugu elkarrekin
hurrengo hamar urteetarako,
bidaiatuko dugula Europan,
zu izango zarela gidaria,
nahiz eta gurpildun aulkitxoan ibili.
Lasai utzi nauzu, beti bezala.
Hori zen helburua.
Baina ez didazu esan egia,
ez didazu esan ospitalean zeundela.
Ez ninduzun larritu nahi,
zertarako kontatu dena.
Pasatuko da,
hori zuen betiko legea.