Aurkibidea
1. EMAKUMEAK FABRIKATIK BUELTAN
3. URTE ZURIAK
Jainko txiki eta jostalari hura
5. OSTIRALAK NEW YORKEN
6. POESIA ETA HUTSUNEA
7. DAUDENAK ETA EZ DAUDENAK
Aurkibidea
1. EMAKUMEAK FABRIKATIK BUELTAN
3. URTE ZURIAK
Jainko txiki eta jostalari hura
5. OSTIRALAK NEW YORKEN
6. POESIA ETA HUTSUNEA
7. DAUDENAK ETA EZ DAUDENAK
JAR EZAZU EGUNA
(Joxan Lizarribarri)
Brooklynetik, Brooklyneko zubi gainetik,
goiz eder honetan,
mesedez zatoz hegan.
Elizabeth Bishop
Ohi bezala, jar ezazu zuk eguna,
eta elkartuko gara berriz ere,
ezer gertatu ez balitz legez.
Betiko baldintzak jarriko ditugu.
Jende ozpinaz ez gara arituko,
“mediokritateari segundo bakar bat ere ez”.
Hobe poesiaz, bidaiez,
gorputz lirainez mintzatzea,
ezinezko desiraren milaka formez.
Eta beste behin ere emango dizut arrazoia.
Gauza inportanteak oso gutxi dira bizitzan,
lagun onak bezala, bospasei:
maitasuna, seme-alabak, adiskidetasuna,
herria, kultura, heriotza. Horregatik,
dena nahi izan behar dugu, ia dena erdiesteko.
Beti pentsatu izan dut, hain zinen bitala,
ez zenuela nahikoa gorputz bakar batekin
bizitzaz bere osotasunean gozatzeko.
Ez zinela kabitzen zure hezur-haragietan.
Eta gaur konturatzen naiz
orain ere lortu duzula nahi zenuena.
Gorputz bakar baten barruan bizi beharrean,
gu denongan hartu baituzu bizia.
Ohi bezala, jar ezazu zuk eguna.