Baita hondakinak ere
Baita hondakinak ere
2012, poesia
80 orrialde
978-84-92468-36-2
azala: Lander Garro
Iņigo Astiz
1985, Iruņea
 
2024, narrazioa
2019, poesia
 

 

ESPERIMENTU
GEO-DOMESTIKOA
ILUNPETAN

 

Atea ireki eta badator lehen kolpea.

Gehiago egongo dira gero.

Ezinezkoa zait nire egungo etxean

umetako gure sukaldera heltzea, edo

gure deitzen genuen logelan babestea.

Ilunpetan eta begiak itxita nabil

memoriaz, eta miresmenez ere bai

ziurtasun handirik gabe bada ere,

keinuek oraindik gordetzen dutelako

inoiz propio egindako leku haien neurria,

zalantzatia izan arren, giharrek badutelako

iraganaren zentzu presente bat,

praktikatzeko mingarri zaidana.

Planoen gainean doaz planoak eta

urritu egin dira ateak, ugaldu hormak.

Bizitza bat izan nuen gela horietan,

eta fantasma eskukada bat dut orain.

Larru bakarreko etxe sail umila.

Zenbat espaziok habitatzen naute?

Soinean daramatzat zeharkatutako herriak

baina ez da zama, harridura baizik

Iruñean Elizondo saiatzera naramana.

Beste kolpe bat hormaren aurka.