Baita hondakinak ere
Baita hondakinak ere
2012, poesia
80 orrialde
978-84-92468-36-2
azala: Lander Garro
Iņigo Astiz
1985, Iruņea
 
2024, narrazioa
2019, poesia
 

 

MINAK

 

Badira minak eta minak

publikoak eta intimoak

paparrean erakustekoak eta

ahazteraino ezkutatzekoak;

aurrez begiratu ezin direnak

inoratu ezinezkoak eta

kontuz zapaldu beharrekoak;

denborak baretzen dituenak

eta denborak sortutakoak;

pertsonak osatzen dituztenak

pertsonak erditzen dituztenak;

psikikoak eta larruzkoak

fisikoak eta ingeniari diseinuzkoak,

badira minak eta minak;

baina minetan minenak;

zugan lehertu eta

zangorik gabe uzten nautenak.