Baita hondakinak ere
Baita hondakinak ere
2012, poesia
80 orrialde
978-84-92468-36-2
azala: Lander Garro
Iņigo Astiz
1985, Iruņea
 
2024, narrazioa
2019, poesia
 

 

HARRESIAK

 

Itzaletan zabaldu da itzala

eta laino artean galtzen doaz

mezu ederreko lainoak. Soseguz.

 

Zutik igartzen ditugun arren

oroitzapen ahul bat dira hiria

baldarki ixten duten harresiak.

 

Altxatu zituzten biztanleen aurka

eraiki zituzten haietariko batzuk,

arantzak barrurantz bilduta. Guk

 

ez dakit zertaz defendatu nahi dugun

elkarren besoetara honela jaurtita,

eta zer gauden hondatzen uzteko prest

 

baina nahikoa zait keinuaren premia

igartzeko guztiaren atzean badela

isilean irauten ahal duen zerbait,

 

badela infinitu zantzuren bat

gauzarik behin-behinekoenetan ere,

beti trakets inguratuko gaituena, ze

 

une batez beste mende bateko hitzak

eskatzen dizkit zure haragiak, eta

urrun, orbel idor artean dabilela

 

sakelakoak jo dio norbaiti.