Baita hondakinak ere
Baita hondakinak ere
2012, poesia
80 orrialde
978-84-92468-36-2
azala: Lander Garro
Iņigo Astiz
1985, Iruņea
 
2024, narrazioa
2019, poesia
 

 

SOUVENIR

 

«Opened» piztu berria, eguzkia

teatro nazionala emeki argituz,

Kafka kamiseta eskegi berriak,

ibaiertzetik leunki tranbia,

 

Gitarra, jazza, estatuak, zubia,

eliza garai eta handia plazan,

eskeletoa, erlojua, hori guztia,

Karluv atzean, Revolucni han,

 

postalak, lehen turista taldeak,

eta, geroxeago, langileak;

hiria jendez janzten, oharkabe,

 

eta zu eta biok taberna hartan,

elkarrekiko mapa beharrik gabe,

heriotzaz hizketan. Gure Praga.