Bitsa eskuetan
Bitsa eskuetan
2010, poesia
96 orrialde
978-84-92468-23-2
azala: Arrate Rodriguez
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2020, poesia
2019, narrazioak
2013, nobela
2000, poesia
 

 

PLAISIR D'AMOUR

 

nire gorputzaren gatza bero busti zuri izara artean

nahi nuke gatza izan zure elurrean

gatza zure ur gezan ura zure egarrian

gatza izan ezerk ase ez zaitzan

 

pelikano beltzak mokoa aluminiozko izurretan nola

halaxe barneratzen naiz zure urloan zer jan bila

mezu batekin asebetez memoriaren arrainak astebetez

state streeteko buganbileak kale kareztatura nola

halaxe ni orriz orri gorri zure gatzagara amiltzen

eguzkia hatz mehez korritzen bizkarrean

zure gabezia zintzurrean

kaian haize-larrosa bat ni tente haren erdian

merkatuan gizon bat erramu bat eskuan kalak

kalak kalak kalak enchanting moment hoteleko tea

chacun pense ce qu'il veut

c'est la poésie même et rien de plus et rien de moins

 

trenek gaua asaldatzen eta zure sms-ek tupustean loa

nekatuta nago baina

musu bat ematera joango nintzaizuke

bat bakarrik laurehun eta bost

urratsak moketan txalupatxoen koadroak hormetan

jengibre-krema aldaketan kosk kosk kosk kosk

bazekitenez begiek begien itzalak leitzen

oroi zaitez hatsaz eta lerdeaz

eta ez nazazu begiratu histuraz

gorde ezazu ihien marmarra laranjondoen brisara

gurea ez zen hiriaren aterpean laztanen hotsa

 

sous la lune de collioure je rève avec un loup

qui joue à ma poitrine et se baigne dans ma soupe

oh mon cher ami du regard caressant

le voyage jusqu'ici assez interessant

jusqu'ici jusqu'ici jusqu'ici stop