ITUNA
etzan gaitezen zure ohe margul horretan
argiaren soketan sorgin-orratzak bezala
jarri besoa nire gerrian
eskudel bat behar dut arroilara begiratzeko
ez daukat hogei urte
ez nuke edonon topako berbalagunik
eta garestiegia da maitasuna
azaldu gure aritmetikak bere legeak dituela
galdetu zergatik hazi naizen hainbeste eta hain urrun
nire izena gosaldu gabe bizi izan bazara edo
euria nire klitorian berriz ikusi barik edo
olatu honen falta zure oholpean igarri ez arren
eman zure begiak argizaiola bat
saiak putzuaren ertzetik uxatzeko
har nazazu zure alaba banintz lez
kontsola nazazu mundutik