Erlojuen mekanika
Erlojuen mekanika
2007, poesia
96 orrialde
978-84-95511-99-7
azala: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2022, poesia
2019, poesia
2014, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

NEGUAREN ARNASA

 

hortzik gabe jaten nau neguak

izan ziren seinaleak:

hosto galtze zoro bat

ilunpeko etxeak deblauki jendeztatzea

istil hotsak han hemen

ukimen soilez kainuen negarrak

zer zekarren ez zen asmatzerik

ura olioa ardoa...

 

txakur hats busti artean

jaikitzen ginen goizero

esne-zopa hotzak jan eta

kalean zokomiran eman orduak

gaitz bat hedatu eta

denak gorde ziren laster

ez ohe doinurik entzuten zen

ez lo hotsik gauez

ez zen arroparik leihoetan eguzkia estaltzen

 

airea promesaz enpo

joan egin ziren denak

usaina galdutako lau katu geratu ginen

edo bost beharbada...

bihotza bonba-auto txikia bezala

lehertu zitzaion alboan nuenari

hondakinak tonaka atera zizkioten barrutik eta

isiltasuna etzan zen gure gainean

...orain hitzik gabe jaten nau neguak