Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
MUTAZIOAK
haur izan nintzela ez zait atzendu
nahiz sinesgaitza gertatu egun
noizbait ume izan ginela:
gure adina gure larderia
zimurren eta girgilen zizelatze neketsu hori
infinituraino ekarri nahiko nuke
iraganminik gabeko begirada
aldiro berritzen dena
hodeiertza
luzerako indarra duen poza
paretan jartzen duzun argazki ederra
urtaro bakoitza amoroste banatan iragazia
kristalezko bakardadea
barruko arnasetara bildu nahi eroa:
ez gara inoiz haur ginenean
bezain bakarrik egon
horren ginen zaurgarri eta krudel
baina ezin dugu haurtzaroa atzendu
sinetsidazue
ni ere haur izan nintzen
eta urteotan
pendiz baten urruntze kalkulatuaz
haurrak izutzeko mamu ari naiz bihurtzen