Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
SEI HILABETEKO ATSEDENA
sei hilabeteko atsedena agindu die haginlariak
ahoko hortzei haginei zuloei
orduan ekingo omen diegu
asmo ausartagoei
goragoko helburuei
protesi txiki bat hemen
azal berria hor
zubiak eusgarriak
zundatze eta betetze lanak
aro berri baterako aho berria
uste dut poz eman nahi zidala
geroari buruz arreta erne
eta ingeniarien atzera ezineko
itxaropena txertatu niri ere
tunelaren begi biek
bat egingo dutelako fede itsu hori
konplimenduzko irribarrea
itxuratzen saiatu naiz
ez dadin zapuztu
ekindako lanaren neurriarekin
lagunaren ahoa
antzoki bateko dekoratu bihurtzearen ederra
eta prima dona baten sentierarekin
esan diot baietz saiatuko naizela
sei hilabete sei urte sei mende barru itzultzen
aho itsustuen geriza bustian eutsiko diodala
itzultze eternoaren kausa nobleari