Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
ITSASOEN JABETZA
kartazalen elurte zurietan
jausten dira hitzak
grinarik piztu gabe:
zer da postaririk gabeko helbidea
kale izena mendian
ibaiaren hondalean trabaturiko eztarria zer da
harrizko eskaileretan gora
iritsi naiz etxera
maila bakoitza hurrengoaren promesa da
beti dago hala ere sartzerik ez duzun
gelaren baten susmoa
bertakoak ez garela gogoratzen
zure irribarrearen krokisak
noraino eraman nazakeen
disimulatzen ikasi dut
hortik hasi naiz estrategia zoro hau erredaktatzen
hurrena itsasoen jabetza
aitor dakidan porrokatuko naiz
ordua galdetzeke bizi da jendea
etxerik gabe hitz gozorik gabe
minari lorontzia non paraturik ez...
ausazko hariak lotzea maite dut:
nire eskuetako marrek
nonahi dituzte josi-askatuak