Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
GEROA ASMATZEN
itsasorik ez den lekuan itsasoa ezarri
gorputzik ez dagoenean beroa asmatu
edo ur tanta izan harrien muin idorrean...
ez dut uste asmamen hutsez bizitza osa daitekeenik
irudimenak zertan mamiturik ez badu ahitu egiten da:
sarri nahi izaten dizut egin aitorpen intimoa
eskuak zeruko zurajean jarri goizeko argiaren kontra
amoroste umetu baten soslaia
behin eta berriz osatzeko ekinari lotuz
ezkerrekoaren ukimenak badaki eskuin eskuaren berri
gosariko ontziak jaso lanbasa bihurritu
eta norbaiten bila noa
gaurkoa ezer ospatu gabe igaroko da
baina zure ondoan har nazala minenean gauak
ez dut loa galdatzen jolasa hain gutxi...
ikusezin bihurtu aurretik hala ere pare bat hitz
gogoeta eta ekintza
astean bitan asmatu behar nindukezu oraindik...
elkar asmatze honekin aspertu bazara baina
asma ezazu beste jende bat gu baino hobea
doi-doi egunei zutunik eusteko behar duzuna
esan gabe doa ahal banu
berriro atzera so egitea galaraziko nizuke