Aurkibidea
SINGALANTENEA (RUE TOURASSE)
AGORRETA KARRIKA
11 RUE IDUZKILEKU
PLACE D'ESPAGNE
CARREFOUR DES ÉVADÉS
Aurkibidea
SINGALANTENEA (RUE TOURASSE)
AGORRETA KARRIKA
11 RUE IDUZKILEKU
PLACE D'ESPAGNE
CARREFOUR DES ÉVADÉS
BAR-BRASSERIE
Zu ikustearren hartu dut autobusa hirira.
Bar-brasserie batean sartu naiz zu noiz agertuko.
Ez da nirea zuri hoska dabilen eztarri urratu bakarra,
ezta zurea ere deserrian dagoen behako bakarra.
Garagardo beltz eta kafe txar artean igaro dut eguna.
Ostalerak bar-brasseriea itxi arte egon naiz
zalantzaren eserlekuan jesarrita, berandu egin den arte.
Ezetz esan diot ostalerari: «Ez nago inoren aiduru»,
eta kikaran gelditu den gau-hondar mikatza edan dut.
Zutaz oroit egitea
orri galdu bat izan da neguko egun motzenean,
erbeste isil bat izan da, barruan ainguratua.
Etorritako bidetik noa zu ikusi gabe
azken orduko Pesa-n:
«26 St. Sébastien (péage)».