Deserriko karrikak
Deserriko karrikak
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-54-1
azala: Garbińe Ubeda
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
1996, poesia
 

 

AILEGA EZIN

 

Zure ondora behar nuen

baina ez naiz heldu hitzordura.

Ez da akordatzen ez naizelako

—hotz egiten du bide bazterrean—,

zure gomutak aletzen ari naiz

Campsa gasolindegiko kafetegian

izar urrunenari begira.

 

Iparrerago joz hel nintekeen

ausentziak lekutzen diren itsaslabarrera.

Ezagunegi egin zaizkigu andabideak azken aldion:

pinu hezurren dardarak,

eztarri urratuen negar isilak;

baina ez dugu ausardia nahikorik izan

hasperen etsituak jasotzeko.

 

Hemen ez dugu sentitu

haize-etenak dakarren barealdirik,

hartuak ikusi ditugu zure karrikak,

mugaertz honek ez digu bakerik eman nahi.

Nire berbak hiltzera datoz

paper zuriaren gainera.