Deserriko karrikak
Deserriko karrikak
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-54-1
azala: Garbińe Ubeda
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
1996, poesia
 

 

ZIGARRO BELTZA

 

Itsumustuan izkiriatzen dizut

denboran galdutako herri bazter honetatik.

Hemen izan zinen berdantza-gauean.

 

Zutaz galdezka ibili dira hede zuriak atez ate,

auto banalizatuak iritsi dira gero

argi urdinen distiraz.

 

Ezetz esan diet,

ez zaitudala ikusi,

baina badakit arropak aldatu eta joan egin zarela.

 

Ezordua ageri da sukaldeko erlojuan,

eta beste argazkiekin batera

ikusi zaitut zuribeltzean zerrendatua.

 

Badakit hemen izan zarela;

gaizki amatatutako zure ducadosa piztu eta

eztul egin dut kontrako eztarritik.