Deserriko karrikak
Deserriko karrikak
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-54-1
azala: Garbińe Ubeda
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
1996, poesia
 

 

PAISAIA

 

Txingudiko badia estali zuen behelainoak

leihotik begiratu zuenean.

Hendaiako kale hutsen isiltasunak

ez zuen bere bularraldea baretu.

Ohera joan zen berriro,

Ducados bat erre eta gero

goizeko seietan ate joka etorriko zena

esnezalea izango ez zen ziurtasunarekin.