Deserriko karrikak
Deserriko karrikak
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-54-1
azala: Garbińe Ubeda
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
1996, poesia
 

 

BIZITZAREN KATEBEGIA

 

                        Jaiotzeaz kezkatu ez naizenez,

                        hiltzeaz ere ez naiz kezkatzen.

                                              F. García Lorca

 

Jakinaren gainean geunden:

kontu handiz ibili beharra dago mugalde honetan.

Bihar goizean oldozmenak odolusten ikusiko ditugu

kedarrak lohitu izaretan.

 

Erretako zeruertzak ditugu aldarrikatuko.

Bide horrek ez garamatza inora...

ailega ezina dirudi elkarlanak eta

bertan behera utz genezake ahalegina.

 

Beste lubeta bat aurkitu dugu

abraizeak jotako lautadan;

guk ez dugu inoren hezur urratua lurperatu,

baina inork ez gaitu heriotzatik salbuetsiko.